Hotz-bolada

2009-2010eko neguko ipar hemisferioko hotz-boladako irudia Herbehereetan.

Hotzaldia edo hotz-bolada eremu zabal bateko aire-hozte nabarmena edo aire oso hotzaren inbasioa da.[1] Egun batzuetako batez besteko tenperatura minimo eta maximo zehatzak gainditzen direnean gertatzen da, ikuspuntu meteorologiko batetik. Ez da nahastu behar egun jakin batean gerta daitekeen hotz punta batekin. Eskualdeko klimaren araberakoa da; hala, Donostian eta Berlinen ezberdinak lirateke hotzaldia definitzeko irizpide zehatzak.

Euskal Herrian, hotzaldiak azaroa eta apiril artean gertatu ohi dira, normalean abenduan, urtarrilean eta otsailean. Gerta liteke beste hilabetetan hotzaldi bat izatea baina ohiz kanpokoak dira.

  1. Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2017]

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne